Gogo biziz astindu dituzte danborrak Zumaiako gaztetxoek

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 7a, 19:00

Guztira 300 bat ume elkartu dira, eta ohi bezala, herriko kaleetan zehar egin dute ibilaldia. Erribera kaletik barrena, Eusebio Gurrutxaga plazan amaitu dute festa, eta jarraian gozokiak jaso dituzte.

Eguraldi paregabearekin, gogoz astindu dituzte danborrak Zumaiako gaztetxoek. Guztira 300 bat ume elkartu dira, eta ohi bezala, herriko kaleetan zehar egin dute ibilaldia. Erribera kaletik barrena, Eusebio Gurrutxaga plazan amaitu dute festa, eta jarraian gozokiak jaso dituzte.
 
Iluntzean helduen txanda izango da, 22:00 aldera hasiko baita helduen danborrada. Ohi bezala, ibilbidean San Telmo kaletik pasatuko dira, eta Kofradia aurrean amaituko dute saioa, gauerdian, bandera igoko baitu orduan aurtengo omenduak: Pello Etxabe arrantzale ohiak.