Ikuspegi feministatik landuko den Barrez lehertzen umore tailerra egingo da apirilaren 27an, larunbata, Zumaiako Emakumeon Etxean. Goizez 10:00etatik 14:00etara egingo da, eta arratsaldez 15:30etik 18:30era. Jarduera euskaraz izango da. Interesdunek izena eman beharko dute Emakumeon Etxean bertan (633 43 27 62 / info@zumaiakoemakumeonetxea.eus)
Dantza tailerra antolatu du Astindu dantza elkarteak apirilaren 28rako. 11:00etatik 13:00etara egingo da Saregileen plazan, eta Munduko dantzak izango da gaia. Irakaslea Aitor Aizpurua izango da. Tailer hauek doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak direla azpimarratu du Astinduk.
Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li. Generoa: animazioa. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Carole Wilkins australiarraren izen bereko literatura-sagako sei eleberrietako lehenengoaren egokitzapena. Apirilaren 28an, 17:00etan, Aita Marin. Euskaraz.
Trans legea eta horrek errealitatean utzi dituen ondorioak izango dituzte hizpide maiatzaren 2an, osteguna, 18:30ean Zumaiako Emakumeon Etxean izango den hitzaldian. Naizen elkarteko kideak izango dira hizlariak.
Kaleko pintura lehiaketara begira, bertara aurkeztu nahi dutenei zuzendutako oinarrizko aholku tailerra egingo maiatzaren 3an Foronda kultur etxean. 17:00etan haur eta gaztetxoentzako tailerra egingo da, eta 18:00etan helduentzakoa. Informazio gehiagorako alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke.
Padel txapelketa antolatzeko informazio bilera egingo da maiatzaren 3an, ostirala, Lubaki kiroldegian. Bilera 19:00etan izango da.
Kanpo espazioan jolas librea hitzaldia emango du Txusma Azkonak maiatzaren 6an, 17:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan.
Zuzendaria: Andrew Haigh. Aktoreak: Andrew Scott, Paul Mescal. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua. Gau batean, gaur egungo Londresko dorre ia hutsean, Adamek ustekabeko topaketa bat izango du auzoko misteriotsu batekin, Harryrekin, zeinak hankaz gora jartzen baitu bere eguneroko bizitzaren erritmoa. Haien artean harreman bat sortu ahala, Adam iraganeko oroitzapenek kezkatzen dute, eta jaioterrira eta haurtzaroko etxera itzultzen da. Maiatzaren 9an, 19:00etan, Aita Marin.
Maiatzaren 12an, igandean, egingo da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa. Goizez arituko dira parte hartzaileak margotzen, eta arratsaldez egingo da sari banaketa ekitaldia, Oxforden.
Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak W.G. Sebalden Austerlitz liburuaren inguruan jardungo du maiatzaren 14an, asteartea, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Moila gelan. Idoia Santamaria itzultzailea izango da bertan.
Tanttaka konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
Ali Baba eta 40 lapurrak haur antzerkia izango da maiatzaren 19a, igandea, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai izango dira Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean.
Zuzendaria: Matteo Garrone. Aktoreak: Seydou Sarr, Moustapha Fall. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia. Seydou eta Moussa Dakar utzi duten bi gazte dira Europarako bidean. Odisea garaikidea basamortuko arriskuetan, Libiako atxilotze-zentroetako izugarrikerietan eta itsasoko arriskuetan zehar. Maiatzaren 23an, 19:00etan, Aita Marin.
Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuaz jardungo du ekainaren 4an, asteartea, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.
Zuzendaria: Alice Rohrwacher. Aktoreak: Josh O'Connor, Carol Duarte. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia. Denok dugu ameskeria bat, egin nahi duguna, eduki nahi duguna, baina inoiz aurkitzen ez duguna. Tombaroli-ren bandarentzat, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, ameskeria da lan egiteari uztea eta aberastea ahaleginik egin gabe. Arthurentzat, ameskeriak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena. Aurkituz gero, Arthurrek ikusezinari aurre egingo dio, nonahi arakatuko du, lurrean sartuko da, mitoek hitz egiten duten Haraindira daraman atea aurkitzeko erabakia hartuz. Bizien eta hildakoen, baso eta hirien, festa eta bakardadeen arteko ibilbide ausartan, pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak beren ameskeriaren bila. Ekainaren 6an, 19:00etan, Aita Marin.