ZER DA?

Dendarien, ostalarien, gremioen eta profesionalen topagune digital eta interaktibo bizia da; herriko merkataritza indartzeko helburuarekin sortutakoa. 

Online ikusi, eskaera egin... eta kalean erosi!

EZAUGARRIAK

  • Online:
    • Orri propioa gure tokiko webguneetako batean (maxixatzen.eus, uztarria.eus, baleike.eus, zarauzkohitza.eus, karkara.eus), eta baita eskualdeko webgunean ere (urolakosta.hitza.eus), komertzioen atalean integratuta. Baita GUKA app-ean ere.
    • Geolokalizazioa.
    • Bezeroek erreserbak eta eskaerak zuzenean egiteko aukera: telefono, Whatsapp edo korreo elektroniko bidez.
    • Bezeroekin harremanetarako kanal berriak: Eskaintzak eta Jaso eta jan atalak.

Ikusi Aterperen prototipoa

  • Offline:
    • Erakusleihoan QR kodea.

GUKA HEDABIDEEN BABESA

Presentzia:

GUKA webguneek, denera, 10 milioitik gora bisita izan zituzten iaz. 

Sustapena:

GUKA hedabideetan sustapen kanpainak antolatuko ditugu gure erabiltzaileak Aterpe gunera bideratzeko: bloke propioa webguneetako azalean, banner kanpainaldiak, paperekoetan iragarkiak... 

Dinamizazioa:

Elkarrekin gehiago gara. Zuek zuen orrialdea kudeatu eta zerbitzuen edo produktuen gaineko informazioa eta promozioak argitaratuko dituzue. Eta, guk, promozio horiek modu erakargarrian aurkeztuko ditugu Aterperen hasierako orrian, hainbat eratako marketin teknika erabilita. 

Profesionalak:

Esparru digitalean gure taldeak duen ezagutzaren ondorioz, proiektuko partaideek babesa eta aholkularitza izango dituzte, produktuen kudeaketan eta zabalpenean laguntza izateko.

Egin sarera jauzia gurekin!

AUKERATU ZURE PAREKO ESKAINTZA

                                                  Hau dena izango duzu aukeran:
  • GUKA webguneetan integratutako orrialde propioa.
  • + Era guztietako gailu digitalera egokitutako formatua eta geolokalizazioa.
  • + Whatsapp, telefono eta korreo elektroniko bidezko harremanak.
  • + Bezeroekin harremanetarako kanal berriak: Eskaintza + Jaso eta jan.
  • + Eduki babestu bat.
  • + Erakusleihoan QR kodea.
                                            Nahi duzun kudeaketa ereduarekin:
A aukera B aukera C aukera

Guk bi post guk igoko ditugu, eta ondorengoak, norberak.

+ Formazio saioa.

Guk zortzi post guk igoko ditugu, eta ondorengoak, norberak.

+ Formazio saioa.

Kudeaketa guztia gure esku.
Astean, post bat.

ATERPEN EGON NAHI DUT

Egin zure eskaera aterpe@gukazerbitzuak.eus helbidera idatzita, eta gure teknikari bat jarriko da zurekin harremanetan.