2023ko udal eta foru hauteskundeak

Azkoitiko EH Bilduk ostegunean aurkeztuko du udal bozetarako osatu duen hautes zerrenda

Ane Olaizola 2023ko api. 19a, 09:34

Asier Altuna, Azkoitiko EH Bilduren alkategaia. (EH Bildu)

Koalizioak Balda plazan egingo du aurkezpen ekitaldia, 19:00etan hasita, eta han jakinaraziko du Asier Altuna buru dela datorren agintaldirako osatu duen taldea. 

Azkoitiko EH Bilduk bihar, osteguna, aurkeztuko du datorren maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaien zerrenda. 19:00etan izango da ekitaldia, Balda plazan, eta koalizioak han jakinaraziko du Asier Altuna alkategaiarekin batera datorren agintaldirako osatu duen taldea.