2023ko udal eta foru hauteskundeak

Azkoitia Bai herri plataformak zapatuan aurkeztuko du udal bozetarako osatu duen hautes zerrenda

Andoni Elduaien 2023ko api. 19a, 15:04

Jose Joakin Etxaniz, Azkoitia Bai herri plataformaren alkategaia. (Azkoitia Bai)

Laja jatetxean egingo du aurkezpen ekitaldia herri plataformak, 12:00etan hasita, eta han jakinaraziko du Jose Joakin Etxaniz buru dela datorren agintaldirako osatu duen taldea.

Azkoitia Bai herri plataformak datorren zapatuan, hilak 22, aurkeztuko du datorren maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeetarako osatu duen hautagaien zerrenda. 12:00etan izango da ekitaldia, Laja jatetxean. Herri plataformak han jakinaraziko du Jose Joakin Etxaniz alkategaiarekin batera datorren agintaldirako osatu duen taldea.

Talde argazkia atera ondoren, bertaratutakoek herrira begirako kezkak eta proposamenak egiteko aukera izango dute mokadutxo bat eginez. Era berean, herri plataformak taldean landu dituen gaiak aurkeztuko ditu jendaurrean.