2023ko udal eta foru hauteskundeak

Joseba Egibarrek hitzaldia eskainiko du asteazkenean Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko api. 23a, 09:18

Egibarrek emango du hitzaldia Elkargunean. (EAJ-PNV)

EAJko eusko legebiltzarkideak eta Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak Elkarguneko Oteiza aretoan eskainiko du hitzaldia, 19:30ean hasita. Ana Azkoitia EAJren Azkoitirako alkategaiak ere parte hartuko du ekitaldian.

Joseba Egibar EAJko eusko legebiltzarkideak eta Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak hitzaldia eskainiko du asteazkenean, apirilak 26, Elkarguneko Oteiza aretoan. 19:30ean hasiko da Egibarren solasaldia. Ana Azkoitia EAJk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako aurkeztu duen alkategaiak ere parte hartuko du ekitaldian.

EAJk asteazkeneko eguna baliatu du hitzaldiaren eguna lotzeko; izan ere, apirilaren 26an 42 urte beteko dira alderdi jeltzaleak batzokia Azkoitiko Julio Urkixo kalean ireki zuela. Honako lotura honetan irakur daiteke Azkoitiko batzokiak 40 urte bete zituenean hedabide honek egin zuen erreportajea.