2023ko udal eta foru hauteskundeak

Urolako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egingo du bihar EAJk Azpeitian

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 3a, 15:51

Joseba Egibar, EAJ hautes zerrendaren aurkezpenean. Bihar ere hitza hartuko du plazako ekitaldian. (Julene Frantzesena)

Joseba Egibar eta Eider Mendoza ere bertan izango dira. 19:00etan hasiko da ekitaldi politikoa, plazan.

Azpeitian udal hauteskundeetarako osatu duen taldea aurkeztu eta astebetera, Urola bailarako hautagaiak aurkezteko beste ekitaldi bat egingo du EAJk bihar herrian.

Plazan egingo du hauteskunde atariko ekitaldi politikoa alderdi jeltzaleak, 19:00etan hasita. Bailarako hautagaiekin batera, ekitaldian parte hartuko dute Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) buruak, eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak.