'Sustraiak' dokumentalaren emanaldiak ikusmina sortu du Beizaman

Ane Olaizola 2023ko mai. 14a, 09:01

Beizamako Natur Eskolan eskaini zuten atzo arratsaldean Ander Beizama eta Ander Espargallas zarauztarren zuzendutako dokumentala, eta han izan ziren bi zuzendariak, herritarrei lanaren azalpenak ematen. Emakume baserritarren errealitatea bistaratzea du xede dokumentalak, eta horretarako, belaunaldi desberdinetako lau emakumeren testigantzak jaso dituzte. 

Sustraiak dokumentalaren emanaldia izan zen atzo, larunbata, Beizamako Natur Eskolan, eta ikusmina sortu zuen ikus-entzunezko lanak, besteak beste, bi herritar direlako hango protagonista: Itxaso Aramendi eta Maria Biain. Emakume baserritarren errealitatea bistaratzeko asmoz zuzendu dute dokumentala Ander Beizama eta Ander Espargallas zarauztarrek, eta han izan ziren bi zuzendariak ere, lanaren nondik norakoak herritarrei azaltzen. 

Belaunaldi desberdinetako lau emakume baserritarrek beren testigantzak eman dituzte dokumentalean, eta Aramendi eta Biain beizamarren zein zuzendarien azalpenekin erreportaje hau kaleratu zuen Urola Kostako Hitza egunkariak ostiralean.