Aurtengo sanantonetan protagonismo berezia izango dute gazteek eta umeek

Gorka Eizagirre-Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 7a, 18:00

Getariako Udalak gaur aurkeztu du San Anton jaietako egitaraua, antolaketan parte hartu duten herriko eragileen babesarekin. Festen lehen eguna datorren ostirala izango da, hilaren 13a, eta egun handia, berriz, asteartea, hilaren 17a. Tartean, ordea, gazteek bere eguna izango dute, larunbatean, hilaren 15ean.

Ate joka dira sanantonak, eta horregatik, gaur aurkeztu du egitaraua Getariako Udalak, antolaketan parte hartu duten eragileen babesarekin. Besteak beste, bertan izan dira Pilota Elkarteko eta Gazte Asanbladako kideak.

Egitarauaren berri Festa zinegotziak eman du, Ekaitz Estebanek, eta azpimarratu du aurten protagonismo berezia izango dutela gazteek eta umeek, eta datozen urteetan ere hala izatea dela asmoa. Hala, gazteek beren eguna izango dute hilaren 15ean, larunbatean.

Egitaraua:

Urtarrilak 13, ostirala:

Urtarrilak 14, larunbata, Gazte Eguna:

  • 12:00. Txupinazoa.
  • 14:30. Herri bazkaria.
  • 18:00. Elektrotxorongo elektrotxaranga.
  • 21:00. Kontzertuak: GZR, Arkada Social, DJ Tintz.

Urtarrilak 15, igandea:

  • 09:30. Diana Musika Bandarekin.
  • 12:30. Musika Bandaren sanantonetako kontzertua, elizan. Ondorengo piezak joko dituzte:
    • Don Pajarita (Ferran Ferran)
    • Fayritale of New York (The Pogues)
    • Laboakadak (Amaia Dorronsoro)
    • Budapest Impressions (Roland Kernen)
    • Cry of the Last Unicorn (Rossano Galante)
    • Boney M Superhits (Steve McMillan)
  • 18:00. Bertso saioa Cristobal Balentziaga Museoan Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabalekin. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro.

Urtarrilak 16, astelehena:

  • 17:00. Txokolate beroa.
  • 18:00. Tomaxen abenturak.
  • Ondoren. Buruhandiak eta Incansables txaranga.

Urtarrilak 17, asteartea, San Anton eguna:

  • 09:00. Diana Gazte Alaiak txistulariekin.
  • Goizean zehar. Talogileak eta bertako ekoizleen azoka.
  • 11:00. Euskal jokoak: 5-12 urte arteko haurrentzako herri-kirol saioa, kiroldegian.
  • 11:00. Meza nagusia, parrokian.
  • 12:45. Txakolina uzta berriaren dastaketa. Bertan egongo diren upategiak: Agerre, Aitaren, Aizpurua, Akarregi Txiki, Ameztoi, Arbela, Arregi, Basa Lore, Blai, Flysch, Gaintza, Gañeta, Hika, Hiruzta, Inazio Urruzola, Katxiña, Mokoroa, Rezabal, Sagarmiña, Talai Berri, Txomin Etxaniz, Ulacia eta Zudugarai. Irekiera pregoia Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien eskutik izango da, eta ondoren, dastaketa hasiko da.
    Irekiera pregoia Lizaso eta Egañaren eskutik, eta dastaketa.
  • 13:30. Lizaso eta Egaña bertsotan udaletxeko balkoian.
  • 18:00. Herri-kirolen erakustaldia frontoian. Aizkolariak: Julen Alberdi Txikia IV.a eta Mikel Larrañaga. Harri-jasotzaileak: Xabat Olaizola eta Udane Ostolaza. Pentatloia: Nerea Aruti pentatloiko txapelduna eta Karmele Gisasola pentatloiko txapeldunordea.
  • 19:00. Lizaso eta Egaña udaletxeko balkoitik.