2023ko udal eta foru hauteskundeak

Getariako EH Bilduk tertulia egin du herriko hainbat gazterekin

Mireia Galarza Bastida 2023ko api. 30a, 15:51

Herrian bizitzeko baldintzak, aisia, turismoa, moila eta energia trantsizioa izan zituzten hizpide saioan, eta jarraian, taldeetan banatuta, gazteen ekarpenak jaso zituen alderdiak.

Getariako EH Bilduk tertulia egin zuen ostiralean herriko hainbat gazterekin. Ulpiano aretoan elkartu ziren, eta guztira 25 bat gaztek parte hartu zuten bertan. 

Haritz Alberdi alkategaiarekin batera, bertan izan ziren  hautes zerrendako Maddalen Iraola, Eneko Miralles, Eñaut Silbeti eta Ainitze Gereka, eta azken hori arduratu zen gazteekin lotura duten herri programako puntuak aurkezteaz. Herrian bizitzeko baldintzak, aisia, turismoa, moila eta energia trantsizioa izan zituzten hizpide Gerekak. Jarraian, taldeetan banatuta, gazteen ekarpenak jaso zituen alderdiak. 

Getariako EH Bilduk "oso positibotzat" baloratu du ostiralean herriko gazteekin egindako tertulia, "horrelakoekin herrian bizitzen segitzeko galdera eta erantzun berriak sortzen baitira". Hori dela eta, tertulia urtero egingo dutela agindu zien gazteei.