2023ko udal eta foru hauteskundeak

EAJk ekitaldia egingo du bihar eguerdian Getarian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 19a, 15:53
Getariako EAJren zerrendako kideak.

Ekitaldia 12:00etan hasita egingo dute, Bista Ona plazan. Iosu Mugika Getariako EAJren alkategaiak eta Eider Mendoza jeltzaleen Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak parte hartuko dute.

Getariako EAJk ekitaldia egingo du bihar, larunbatez, 12:00etan, Bista Ona plazan. Iosu Mugika Getariako EAJren alkategaiak eta Eider Mendoza jeltzaleen Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak parte hartuko dute. Getariako EAJk ekitaldira joateko deia egin die herritarrei.