2023ko udal eta foru hauteskundeak

Orioko EAJk hautagaien zerrenda aurkeztuko du larunbat honetan

Andrea Zipitria 2023ko api. 20a, 11:54

Ekitaldia, Ibai-Ondoko plazoletan egingo da, eta herritar oro dago gonbidatua.

Orioko EAJk maiatzeko hauteskundeetarako aurkeztuko duen hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia egingo du larunbat honetan, Ibai-Ondoko plazoletan, 11:30ean. Ekitaldian ere, Orioko EAJren zerrenda osatuko duten gainerako kideak aurkeztuko dituzte. Ekitaldia irekia izango da, eta herritar oro dago gonbidatua.

Ekitaldian parte hartuko dute Noemi Ostolazak, Orioko EAJren alkatetzarako hautagaiak, eta baita ere, bertan izango dira Maria Eugenia Arrizabalaga, bailarako batzar nagusietarako hautagaia eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.