Gutuna Putzuzulotik, herritarrei eskerrak emanez gaztetxea eraberritzen parte-hartzeagatik

Urola Kostako Hitza 2013ko ira. 26a, 14:15

  [caption id="attachment_74629" align="aligncenter" width="300"]Putzuzulo erabarritzen Herritarrak auzolanean, Putzuzulon[/caption] Aurreko larunbatean ekin genion Putzuzuloren berritze lanari. 8 urte, etenaldirik egin gabe. 8 urte kulturaz eta ekintzaz beteak. Hamaika bizipen jasan dituzte lau paret horiek. Historio ahaztezinak. Orain, 8 urteren buruan, urteurrena iristeko den honetan, Putzuzuloren egitaraua hilabete eta erdiz gelditu eta eraberritze lanei ekin diegu. Asmoa, Putzuzulo txukundu, gure etxea goxatu eta aurrera begira bizituko ditugun bizipen guztietarako prestatzea da. Larunbatean ekin genien lanei eta egia esan bihotzez eskertu nahi diegu bertaratu ziren lagun guztiei. Laguntza handia jaso genuen eta lan asko egin ahal izan genuen. Putzuzulo denon artean okupatu eta gozatu dugu, eta denon artean txukunduko dugu ere. Zarautzek Putzuzulos gozatzen jarraitu dezan. Lanean sortutako hondakinak kudeatzen nahiko arazo izan genituen. Ahal genuen guztia garbigunera eraman genuen arren, eraman ezin izan genuen material asko atera behar izan genuen. Traste handiak ateratzeko eguna asteazkena dela jakin arren. Beste aukerarik ez genuelako egin genuen hala eta munizipalei ere deitu genien jakinaren gainean jartzeko. Honegatik, barkamenak eskatu nahi dizkiegu bizilagun guztiei, gaztetxe aurreko txokoa zakarrez betea egon delako egunotan. Gure artean, berriz hori gerta ez dadin neurriak eta kompromezua hartu dugu. Beraz, gure egoera ulertuko duzuelakoan, esku bat botatzera etortzera gonbidatzea besterik etzaigu geratzen. Denon laguntza behar beharrezkoa dugu Putzuzulok merezi duen bezela itxura hartu dezan. Esku bat botatzeko prest duen ororentzat ateak irekita daude. Gremio ezberdinetan lanean jarduten zaretenok animatu gerturatu eta auzolanean parte hartzera. Orain arte bezala, Auzolanean eraikiko dugu Putzuzulo. Auzolanean eta Auzoarentzat. Egunero jardungo gara lanean, asteazkenetan 19etan bilduko gara obrei buruz hitz egin eta urteurrena antolatzeko eta larunbatetan auzolana goizeko 10etatik aurrera lanik handienak egiteko. Animatu eta salto putzura!