Gutuna: Orioko herriari Ikastolatik eskerrak

Urola Kostako Hitza 2014ko urt. 21a, 11:45

Tartetxo hau hartu nahiko genuke abenduaren 24an Elkartasun Tonbola martxan izatea posible egin zuten horientzat guztientzat. Aurtengoan ere, beste behin, jende andana izan da DBH4. mailako ikasleoi laguntzeko prest agertu dena: opariak eman dizkiguten merkatari eta ostalariak, Udala eta egunean bertan boletoak erosten gastua egin zuten herritarrak. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, oraindik ere badelako gurean, emateko badagoenik, eskuzabal denik: mila-mila esker! Jakin ezazue 3.244 euro lortu ditugula orotara ekimen horrekin. Urtero bezala erdia Ruandara bideratuko dugu  eta beste erdia ikasketa bidaiko gure gastuak kitatzeko moldatuko dugu. Euroak gora-behera aurtengoa joan da eta datorren urtekoa  ere etorriko da. Gauzak ongi bidean, eta elkarlanerako gogo bera izango denez, han izango gaituzue 2014an ere Gabon egunean. Urte ona igaro dezazuela! Orioko Herri Ikastolako DBH4. mailako ikasleak