Gutuna: "Azpeitiko zine klubeko azkoitiarra"

Urola Kostako Hitza 2014ko ots. 21a, 16:03

Gutuna: Juankar Arellano (Azpeitia) Ba dira urte batzuk Azpeitiko zine kluba desagertu zela, Soreasu antzoki zaharrarekin batera. Berritu zen antzokia, kostata bada ere, eta berritu ere zine klub berri (Ta3). Gauzak eta egoerak asko aldatu dira, pertsonak aldatu dira …. The show must go on… Ba zen azkoitiar bat Azpeitiko zine klubean, maiteminduta Azpeitira etorri zena. Hau komeria, eta beti azkoitiarra izango dena. Alaia eta karakterduna, inon agertzen ez zena baina, zenbat lan egin zuen! Eskertzerik ez da egongo. Peperekin sendo, taldearen alderdi ezkutuena eta deserosoena elkarrekin eraman zuten urteetan, besteon mesedetan, esker gutxikin gehienetan, lagunak egiten, etsaiak irabazten...(fotograma artean edo paper artean edo jende aurrean eta sariak irabazi edo ezer ez jaso, beti irmo!). Baina filmerik onenak ere The end bat izan behar eta horrela gertatu zaigu, ezta Olatz? Orain berriro elkarrekin egongo zarete betirako izar artean Oscar-dunekin edo Antzar-dunekin, denak elkarrekin… Goraintziak guztioi! Zinea, zinea eta zinea…Hori ikasi genuen, hori bizi genuen, ez da horrela Maite? Horregatik esaten dugu to be continued….