Gutuna: Beheko plazako lanen harira

Baleike 2014ko mai. 2a, 10:18

Beheko plazako lanak direla eta Bai Bidea jatetxeko arduradun Juncal Calderonek gutun hau bidali du. Alkatearen eta Udalaren jokaera gogor kritikatzen ditu. Hemen irakur dezakezue:“Alkateak hitzegin du. Ta bere hitzetan, gezurra nagusi. Udala eta Eusebio Gurrutxaga plazako dendarion artean eginiko bileretan, obren proiektuaren inguruan, alkatearen hitz politen artean, ezjakintasuna argia zen. Ez zen datu zehatz bat bera ere emateko gai izan. Nola egon gintezke ba orduan zuekin ados obren inguruan? Hiru bilera, bai. Eta hiruretan, Udalak nahi duena egingo zuenaren sentsazioarekin, lanera gindoazen. Presaka (nahiz eta hilabete asko izan lehendik), obrak aurrera. Urtarrilean hasi beharreko obra, apirilak 29an martxan jarri dute dendari eta erabiltzaileon iradokizun eta kexueei kasu egin gabe. San Telmo festen biharamunean, taberna eta denden pertsianetan itsatsita kartel batzu irakurri genituen arte. Hori al da banaka deitu behar zenigun bileretako emaitza? Denbora galtzen ibili zarete, kudeaketa eza erakutsiz. Informazioa eskeini behar geniguzuela esan eta to! bi kartel jarri gure negozioetako hormetan ta harrapazak! Inork ulertzen ez duen krokis fashion bat jarri eta “Obrak direla eta edozein argibide behar izanez gero, Campezo Obras y Servicios-ko langilegoari galde diezaiekezue” esaldiarekin, pelota, ttak, besteen teilatura. Beraz, gure eritzietaz paso, obrak hasi ta jun zanja egiten egongo den gizonari galdetzera, ezta? Milesker [...]