Orioko Orain udal taldearen gutuna: 'Hiri Antolaketako Plan Orokorra diktaminatzen'

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 25a, 16:04

Hiri Antolaketako Plan Orokorra herri batek bere etorkizuna antolatzeko duen tresna nagusiena da. Ibilbide katramilatsua izan zuen aurrekoak. Ibilbide luze baten ondoren Orioko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Testu Bategina udalbatzak onartu zuen 2012ko uztailaren 10ean, Lurralde Antolaketako Zuzendaritzak urriaren 5ean onartu eta urriaren 23 argitaratu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko buletinean. Nahiz eta onartua izan bai Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek zein Orioko udaletxekoek Plan Orokor berria egitea aholkatu zuten eta Orioko Udal Gobernuak (Bildu eta Orain) aholkuei kasu eginez 2013ko uztailaren 2an, 180.000 eurotako gehienezko kostuarekin, jarri zuten abian idazketa berriaren prozesua kontratatzeko pleguak onartuz. 2014ko abenduaren 19ko Hirigintza batzordean Plan Orokorra idazteko kontratatutakoek informazioa era askotan jasota “aurrerakina” deitzen den dokumentua osatzeko prozesu parte-hartzailea aho batez onartu zen neurri hauekin: hiru hilabetez jendaurrean jarri eta parte hartze prozesua gauzatzea bost bileren bidez. Herritarrei espresuki gonbidatutako bost bilera horiek Kultur Etxean egin ziren. Ondoren oriotarrek “aurrerakina” dokumentuari proposamenak eta hobekuntzak egiteko aukera izan zuten. Idazlanean dabiltzanek eta udal teknikariek zehaztapen teknikoak egin dizkiete herritarren proposamenei eta Plan Orokorraren lehen onarpenerako dokumentua egin da. Une honetan lehen onarpena diktaminatzeko fasean gaude eta hiru bilera planteatu dira azaroan zehar, lehenengoa 9an. Orain taldeak planteatzen duena: -  Plan Orokorra idazteko lantaldeak herritarrek egindako proposamenei eta hobekuntzei zehaztasun teknikoak aurkeztea talde politikoei. -  Batzordean talde politikoek eta teknikariek eremuka eztabaidatzea. -  Batzordean jasotakoa, proposamenak zehaztasun teknikoekin, taldeetan eztabaidatzw. -  Batzorde bat egitea proposamen guztiak diktaminatzeko. Inertziaz eta ohiko dinamikan momentuan erabaki ziren, herritarren proposamenek irizpide teknikoekin bateratzeko eta sakontzeko tarterik gabe, eta taldekideekin kontrastatzeko aukerari tokirik egin gabe. Beraz 2015eko azaroaren 9an herriko hiru eremu diktaminatu ziren: Aizperro, Palota eta Kaia-Leunda.
Aizperro: Orain taldeak hau proposatu du: Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Aiako Udalarekin Ubegun industrialdean dauden pabiloiak optimizatzeko plan bat egitea. Aizperro industrialgunea ez kontsolidatzea eta bere horretan uztea eta bere garaian hartutako erabakia atzera botatzea bozkatu zuen. EAJ, Bildu eta PSE alderdi politikoek, bakoitzak bere arrazoiengatik, kontsolidatzea. Hau da, Orain taldea bakarrik gelditu da Aizperro lur eremuari izaera aldatzeko asmoan eta autobideko biribilgunean dagoen errotulu handia kentzeko gogoan. Gure ustez, ikuspuntu guztietatik ikusita ere (ingurumena, ekonomia, etab.), akats larria da. Palota: Orain taldearen ustez, etxebizitzak egiteko eremu egokiena Dike aldea delako, Palota dagoen bezala uztea egokiena dela adierazi zuen. Lau talde politikoek aho batez dagoen bezala uztea diktaminatu zuten. Bilduk eta Orainek ateak zabalik utzi dituzte bertan frontoia egiteko aukerak aurrera egiten badu. Kaia: Espazio publikoa izateko edo garapen pribaturako uztean zegoen eztabaida. Lehenengo aukeran udalak hartu beharko zuen desjabetza eta kostu guztia. Idazketa lantaldeak eta udal teknikariak aurkeztutako proposamenarekin ados daude EAJ, Bildu eta PSE alderdi politikoek. Orain taldeak desjabetzak zenbateko kostua duen eskatzen du eta horren arabera aukeratu. Leunda: Osotasunean egitea proposatzen dute, baina horrek ondo aztertzea eskatzen du. Lau talde politikoek aho batez diktaminatu zuten. Kofradia: Baimenak etortzeko zain dago eta adituek ez dute uste bizitegi erabilera emango zaionik, eremu edo eraikin publikoa izatea aurrikusten da. Gaiak aztertzea eskatu da, fatxada mantenduz. Azaroaren 23an Dike, Arozena eta Mutiozabal eremuak diktaminatu ziren eta azaroaren 30ean Frontoia eta Landalurrak diktaminatuko dira. Orain taldeak azaroaren 23ko bileran, jakinda zein atzerapenarekin jaso diren dokumentu teknikoak eta diktaminatzeko prozesuarekin ados ez dagoenez, erabakiak hartzeko denbora gehiago eskatu du.   Orioko Orain udal taldea