Aitor Unanueren GUTUNA: Lapatxen, Kantabrian edo Zubietan. Non ezkutatu gure zaborrak?

Urola Kostako Hitza 2016ko ots. 12a, 12:03

Jaunak etxeko lanak egiteke dituzue nire uste apalean. Zaborraren arazoari ihesian zabiltzaten susmoa dut. Ez diozuela heltzen arazoari, auzia zaborra sortzeari utziz eta hondakin bilkera eraginkor batez amaitzen delakoan. Posible dela erakusten digute Gipuzkoan hainbat herrik; posible dela zaborrarekin bukatzea, zaborrik ez sortzea; hika-mika honek ez duela ez hankarik eta ez bururik, alegia. Lapatxeko zabortegia, Zubietako erraustegia eta Kantabriako zabortegia hondakin kudeaketa oker baten erakusle dira nire ustez. Hondakinen trafikoa negoziorik biribilenetakoa izaten ari da munduan zehar, eta horren erakusle ere badira niretzat zabortegi eta erraustegi horiek. Baina aski da! Ondorengoei zor dizkiegu aurrekoengandik jaso genituen Lapatx hura, Zubieta hura eta Kantabria hura. Mesedez! Hasi behingoz hondakin bilketa eraginkor batekin, eta orduan soilik sinetsiko dugu Lapatx itxi nahi duzuela, ez baita beste biderik. Aitor Unanue. Azpeitia.