Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalaren gutuna

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 7a, 18:34

Telefonoz zabaldu den mezu baten inguruan honako idatzia bidali dute.

Futbol eskolaren eguna ospatu zuten maiatzean, (ZKE futbol eskola) Sare sozialetan, zehazki whatsappez, mezu bat hedatu da, eta bertan ZKEko futbol sailak futbolean jokatu nahi duten 10-11 urte bitarteko haurrak hartzeari uko egiten ari dela baieztatzen da. Elkarte hau osatzen dugun guztiok, jokalariak, gurasoak, entrenatzaileak, babesleak, zaletuak, zuzendaritzako kideak eta abarrek ondo dagiku egiten den esfortzua nolakoa den, ekonomikoki, instalakuntzen kudeaketari dagokionez, entrenatzaileen koodinaketak eta gainontzekoak futbolean jokatu nahi duten neska zein mutilak hartzeko. Horrela egiten dugu, eta harro gaude egiten dugun saiakeraz; izan ere, uste sendoa dugu futbolean jokatu nahi duen neska zein mutilek parte hartu behar dutela eta ez kanpoan geratu. Irakurri mezu guztia Zarauzko Hitzaren webgunean .