Azaroak 25

Azaroaren 25eko egitarauak

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 08:20
Iazko elkarretaratze bat.

Gaur eta datozen egunetan hainbat mobilizazio eta ekintza izango dira eskualdean Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira.

Honakoak dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira eskualdeko herrietan egingo diren ekintzak:

AIA

Elkarretaratzea, 19:00etan, plazan.

AIZARNAZABAL

Elkarretaratzea, 19:00etan, udaletxearen aurrean.

AZKOITIA

Azaroaren 25aren inguruko kafe tertulia, Itaiaren eskutik. 17:30ean, Elkargunean. 

Mobilizazioa, udalak deituta. 18:30ean, plazan.

Mobilizazioa, Itaiak deituta. 19:00etan, plazan.

AZPEITIA

Mobilizazioa, Itaiak deituta. 19:30ean, plazan.

ERREZIL

Gaur, azaroak 25. San Martin herri eskolan, Atsegin izatea modan dago eta Derrigorrezko musurik ez bideoak ikusi eta horien inguruan hausnartuko dute. 16:00etan, eskolako patioan ikasleek antzerkiak antzeztuko dizkiete gurasoei. Akertxokon, askotariko dinamikak gaztetxoekin.

Azaroak 29, asteartea. Errezilgo, Albizturko eta Bidania- Goiazko eskoletako LH1etik LH6rako haurrei zuzenduta, Txangozatu antzezlan ibiltaria egingo dute Bidania-Goiazko kaleetan zehar. Intujai taldearen eskutik, "maskulinitate eredu berriak" landuko dituzte.

GETARIA

Gaur, ostirala. 18:30ean, elkarretaratzea plazan, Mariñak talde feministak deituta.

Bihar, larunbata. 12:30ean, 2023ko emakumeen egutegiaren aurkezpen ekitaldia; bertaratzen direnei egutegia emango diete. 18:00etan, herrialde ezberdinetako jakien dastaketa, Getarian bizi diren hainbat herrialdetako emakumeen eskutik, frontoian. 20:00etan, Alarma Morea taldearen kontzertua, plazan. 22:30ean, DJ Esther Sound Sister, plazan. Antolatzaileak: Getariako Udala eta Artzape.

ORIO

Gaur, azaroak 25. Elkarretaratzea Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek deituta. 11:30ean, plazan.

Azaroak 27, igandea. Birritan bortxatua antzezlana. 18:00etan, Etxeluze gaztetxean.

ZARAUTZ

Gaur, azaroak 25. 11:15. Herriko ikastetxe guztiak Lege Zaharren plazan elkartuko dira. A25 manifestua irakurriko dute, eta bertso batzuk abestu. 18:00etan, mobilizazioa Lege Zaharren enparantzatik, Urola Kostako Itaiak antolatuta, Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki lelopean. 18:30ean, mobilizazioa Emakumeen* Etxetik abiatuta, Indarkeriaren kontrol kateetatik askatu! lelopean, Morroxkak talde feministak deituta. 20:00etan, El acusado filma, Modelo aretoan. Udaleko Berdintasun sailak antolatuta.

Bihar, larunbata. Indarkeria matxistaren biktimen aitortzarako ekitaldia, 13:00etan, Belauntzaren plazan. Udaleko Berdintasun sailak antolatuta.

ZESTOA

Mobilizazioa, Itaiak deituta 19:00etan, arkupeetan.

ZUMAIA

Gaur, Azaroak 25. 11:00etan, Zumaiako eskolek eginiko giza-katea, Martxoaren 8a plazatik aterata Eusebio Gurrutxaga plazaraino. Bukaeran, Aza roaren 25erako adierazpena irakurri eta bertsoak kantatuko dituzte. 19:00etan, mobilizazioa, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta.

Azaroak 29, asteartea. Indarkeria matxisten biktimen ahotsak: memoria, erreparazioa eta aitortza hitzaldia, Mugarik Gaberen eskutik. 18:00etan, Oxford aretoan.