Errezil eta Bidania-Goiatz arteko errepideak itxita jarraitzen du, goizeko kamioiak zeraman hondeamakina bidera erori ondoren

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 14a, 17:35

Hondeamakina, errepidean erotita. (IƱaki Labaka)

Kamioi batek gurutzearena egin du GI-2634 errepidean goizeko bostak aldera, trafikoa erabat eragotziz. Kamioia handik ateratzera joan direnean, berriz, ibilgailuak gainean zeraman hondeamakina irauli, eta hura gelditu da errepidean gurutzatuta.

Errezil eta Bidania-Goiatz arteko GI-2634 errepidea itxita dago 05:00ak geroztik. Errezilgo herrigunetik pare bat kilometrora dauden bihurguneetako batean garraio bereziko ibilgailu bat ez aurrera eta ez atzera gelditu da goizaldean. Hura ateratzen saiatu direnean, berriz, ibilgailuak gainean zeraman hondeamakina irauli da, eta hura gelditu da bidean gurutzatuta, errepidea moztuz. 17:30ean itxita jarraitzen zuen errepideak, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, errepidea garbitzeko lanekin jarraitzen dute oraindik.

Errezildik Azpeitira arteko errepidea zabalik dago, baina Bidania-Goiatz aldetik Azpeitira doazenek Urraki aldetik joan behar dute nahitaez. Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.

Kamioia, gaur goizean, Errezil eta Bidania-Goiatz arteko errepidean ez aurrera eta ez atzera. (Iñaki Labaka)