Donosti Cup futbol txapelketaren partidak jokatuko dituzte egunotan eskualdean

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 3a, 15:18

Azpeitian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian jokatuko dituzte Donosti Cup futbol txapelketaren partidak bihartik datorren ostiral-larunbatera arte.

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa, eta iaz bezala, aurten ere Urola Kosta eskualdeko zenbait herritan jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Azpeitiko Garmendipen, Orioko Mendibeltzen, Zarauzko Astin, Zestoako Iraetan eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde. Hain zuen, 23 herrialdetako 863 talde bilduko ditu txapelketak.

Bihartik aurrera jokatuko dituzte futbol partidak eskualdeko herri horietan guztietan. Hain zuzen, ostiralera, hilak 7, bitartean jokatuko dituzte partidak Azpeitian eta Zestoan. Aldiz, futbol festa larunbatera arte luzatuko da Orion, Zarautzen eta Zumaian. Hona hemen eskualdeko bost herri horietan jokatuko diren partida guztien zerrenda: