Orio bigarren irtengo da Kontxako sailkatze proban

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 30a, 12:42

Orioko nesken trainerua. (Jabi Gonzalez Toston)

Zarautz hamahirugarren irtengo da, eta Telmo Deun azkenbigarren, gaur eguardian egin duten zozketaren arabera. 

Geroz eta gertuago daude Donostiako Estropadak, eta hori horrela izanik, gaur eta bihar jokatuko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen sailkatze estropadak. Emakumezkoen txanda izango da gaur arratsaldean, eta guztira hemezortzi ontzi ariko dira bertan, bederatziko bi multzotan banatuta. 18:00etan izango da proba.

Eguardian egin dute irteerako hurrenkera zehazteko zozketa, eta dagoeneko erabakita dago zer ordenetan aterako diren traineruak Donostiako badian jarritako buia paretik. Ia erreferentziarik gabe, bigarren irtengo da Orio Tolosaldearen atzetik, eta Euskotren ligan aurkari zuzena izan duen Arraun Lagunak taldeak jarraituko dio, hirugarren ateratzea egokitu baitzaie donostiarrei.  Hamahirugarrena aterako da Zarautz eta hamazazpigarren Telmo Deun. 

Hona hemen gaurko hurrenkera:

  1. Tolosaldea
  2. Orio
  3. Arraun Lagunak
  4. Kaiku
  5. Hibaika
  6. Tiran
  7. Hondarribia
  8. Chapela
  9. Cabo
  10. Hernani
  11. Deustu
  12. Astillero
  13. Zarautz
  14. Ondarroa
  15. Mugardos
  16. Cesantes
  17. Telmo Deun
  18. Perillo