Traineru denboraldiak protagonismo berezia izango du beste behin Urola Kostako herrietan, zazpi traineru lehiatuko direlako hiru ligatan nor baino nor: Orio eta Getaria Eusko Label ligan; Orio Euskotren ligan; Zarautz eta Zumaia ETE ligan; eta Zarautz eta Zumaia KAE1 ligan.
UKTren arraun porrek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023 ira 24

Amaitu da aurtengo traineru denboraldia, eta UKTk egin du zozketa eskualdeko lau herrietako porren asmatzaileen artean. Guztira 258 pertsonek parte hartu dute lau porretan, eta horietatik 106 lagunek asmatu dituzte emaitzak.