Jon Etxanizek, Jon Unanuek eta Gorka Aranberrik Eusko Label Liga irabazi dute Urdaibaiko traineruarekin

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 18a, 14:36

Jon Etxaniz, Gorka Aranberri eta Jon Unanue 'Dukie'. (Argazkia: Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Duela bi asteburu Kontxa eta pasa den asteburuan liga irabazi dituzte Urola Kostako hiru arraunlariek.

Jon Etxaniz arraunlari azpeitiarrak, Jon Unanue Dukie azkoitiarrak eta Gorka Aranberri patroi zarauztarrak denboraldi borobila egin dute Urdaibaiko traineruarekin. Duela bi asteburu Kontxako Bandera irabazi zituzten, eta pasa den asteburuan Eusko Label Liga. Bermeoko taldeak hirugarren amaitu zuen atzo El Corte Ingles Banderan, baina herenegun, etxean jokatu zuten Bermeoko Ikurriñean utzi zuen erabakita liga.