UKTren arraun porrek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023ko ira. 24a, 09:00

Getariako eta Orioko arraun zaleak, aurtengo Kontxako bigarren jardunaldian. (Onintza Lete Arrieta)

Amaitu da aurtengo traineru denboraldia, eta UKTk egin du zozketa eskualdeko lau herrietako porren asmatzaileen artean. Guztira 258 pertsonek parte hartu dute lau porretan, eta horietatik 106 lagunek asmatu dituzte emaitzak.

UKT Urolako Komunikazio Taldeak aurten ere egin ditu arraun porrak. Porra guztietan gauza bera galdetu da: ea zenbatgarren postuetan amaituko zituzten ligak herri horretako traineruek. Oriokoa Karkara.eus atarian egin da, Zarauzkoa Zarauzkohitza.eus atarian, Zumaiakoa Baleike.eus-en, eta Getariakoa, Urolakosta.hitza.eus atarian. 

Guztira 258 herritarrek parte hartu dute porretan, eta horietatik 106 lagunek asmatu dituzte emaitzak.

Asmatzaileen artean zozketa eginda, lau lagun hauek sari dotoreak jasoko dituzte:

  • Getaria: Kattalin Areizagak irabazi du Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.

  • Orio: Ainhoa Mateosek irabazi du Xixario erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.

  • Zarautz: Mikel Nietok irabazi du Gazteategi jatetxean bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.

  • Zumaia: Joseba Amilibiak irabazi du Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.