Angulak baratxuriarekin pil-pilean

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

ANGULAK BARATXURIAREKIN PIL-PILEAN

OSAGAIAK:
  •  600 g angula, egosiak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 2 baratxuri ale, xerratan moztuak

 

NOLA EGIN:

Kaienako pipermin puska bat, txikitua. Gaiak itsasten ez diren padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuria eta kaiena. Baratxuria gorritzen hasi orduko erantsiko ditugu angulak eta iraulka eta biraka erabiliko ditugu. Ondoren zurezko zali batez. Pare bat minutuan edukiko ditugu, su bizian, ongi bero daitezen. Plater berotan zerbitzatuko ditugu angulak (minutu bat lehenago berotuko ditugu labean edo mikrouhinetan), angula hoztu ez dadin. Erne ibili, baratxuriak erre gabe, hala gertatuz gero kazolari zapore mingotsa kutsatzen baitiote.