Baserriko hirugihar samurra boletus onddo, arrautza gorringo eta Idiazabal gaztarekin

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

BASERRIKO HIRUGIHAR SAMURRA BOLETUS ONDDO, ARRAUTZA GORRINGO ETA IDIAZABAL GAZTAREKIN

OSAGAIAK:
  • Baserriko Eusko Label hirugiharra, 250 gramo

  • Arrautza gorringo1

  • Azenario txiki 1

  • Boletus onddoa, 20 gramo

  • Idiazabal gazta erdi ondua, 50 gramo

  • Baratxuri ale 1

  • Oliba olioa, 50 zentilitro

 

NOLA EGIN:

Hirugiharra garbitu, gatza eta piper hautsa bota. Eta ontzi batean jarri baratxuriarekin eta tipularekin. Urez estali eta irakitan hasten denean, erdiko suan mantendu 45-50 minutuan. Hozkailuan hoztu eta azala kendu. Bestetik, onddoak garbitu eta erditik moztu, azenarioa ur irakinetan egin eta gazta xafletan moztu.

Saltsarako osagaiak eta prestaketa: Ontzi batean txiki-txiki egindako azenario erdi bat, tipula erdi bat eta baratxuri alea sueztitu pare bat minutuan. Ardo kopa gehitu eta alkohola lurruntzean litro bat hirugihar salda erantsi eta su motelean utzi saltsa egin arte. Birrindu, txinotik pasatu eta bero mantendu. Salda egiteko hirugihar zatiak erabiliko dira.

Platera nola antolatu: Labea 200 gradutan berotu. Berotutakoan, arrautza gorringoa sartu 3 minutuz. Ondoren, azenario eta boletus onddoak salteatu eta hirugiharra bi aldetatik markatu. Azkenik, plateraren erdian saltsa jarri, gainean hirugihar zatia eta arrautza gorringoa. Onddo eta azenario zatiekin platera txukun antolatu. Bukatzeko, gazta xaflak banatu.