Eusko Label baserriko txerriaren azpizuna mostazarekin eta patata purearekin

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

EUSKO LABEL BASERRIKO TXERRIAREN AZPIZUNA

MOSTAZAREKIN ETA PATATA PUREAREKIN (4-6 PERTSONA)

AZPIZUNERAKO OSAGAIAK:
  • Eusko Label baserriko txerriaren 2 azpizun
  • Oliba olioa birjina
  • Koilarakada bat gurina
  • 2 edo 3 koilaratxokada mostaza
  • Limoi erdia
  • Gatza eta perrexila
  • Piperbeltz beltza
  • Katilu bat haragi salda
  • Likorraren katilukada bat (Whiskya edo rona)
  • Arto irinaren koilarakada bat
PATATA PUREARENTZAKO OSAGAIAK:
  • Pertsonako bi patata
  • Koilarakada bat gurina
  • Koilarakada bat oliba olio birjina
  • Birrintzeko trufa
  • Piperbeltz beltza
  • Gatza
NOLA EGIN:

Azpizunarentzako:

Zartagin zabal bat su gainean jarri, eta oliba olioarekin hondo guztia estaliko da. Azpizunei gatza eta piperbeltz beltza bota, eta zartaginean jarriko dira; gorritu arte su bizian, eta behin bi aldeak gorritutakoan, sua jaitsi eta egin arte edukiko dira, 15 minutu inguruan. Azpizunak atera eta erretilu batean gordeko dira estalita, beroa gal ez dezaten.

Patata purearentzako:

Patatak zuritu eta egosten jarriko dira, gatza botata. 15-20 minutu inguruz egosiko dira. Gero, soberan duten ura kendu, eta piperbeltz beltz birrindua, gurina eta oliba olioa gehituko zaizkie patatei. Sardeska batekin, papatak zapaldu eta osagaiak ondo nahastuko dira.

Saltsarentzako:

Azpizunak frijitu diren olioan bertan, likorea botako da, eta behin alkohola lurruntzen denean, limoi erdiaren zukua, gurina, haragi salda eta mostaza gehituko dira. Su baxuan edukiko da dena eta hagaxka batekin nahastuko. Behin saltsa loditu denean, arto irina (ur hotz pixka batean nahastuta) gehituko da. Era horretan, saltsa hobeto lodituko da. Azkenik, azpizunak erretiluan utzitako saltsa gehituko zaio aurrez prestatutako saltsa horri.

Aurkezpena:

Taula baten gainean, zentimetro bateko xerratan azpizunak ebakiko dira. Plater zabal baten gainean jarri eta saltsa erantsiko zaie. Patata purea jarriko da laguntzeko, eta gainetik trufa pixka bat birrindu eta perrexila jarriko da.