Sesamo eta amapola hazietan pasatutako gazta trufak

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

SESAMO ETA AMAPOLA HAZIETAN PASATUTAKO GAZTA TRUFAK

OSAGAIAK:
  •  Ahuntz gazta ( ruloa), 200 gramo
  • Zatitutako intxaurrak, 50 gramo
  • Eztia, 20 gramo
  • Sesamo eta mitxoleta (amapola) haziak
  • Gatza eta piperbeltz beltza

 

NOLA EGIN:

Gaztari azala kendu, ontzi batean jarri eta sardexka batekin birrindu. Gazta 15-20 minutu aurretik hozkailutik ateratzea komeni da. Birrindutako gaztari zatitutako intxaurrak, eztia, gatza eta piperbeltz beltza gehitu. Bi koilarez lagunduta, 20 gramo inguruko bolatxoak egin. Sesamo eta amapola hazietan bolatxoak pasatu, eta hozkailuan sartu ondo itxitako ontzi batean, usain txarrik ez dezaten har. Hozkailutik atera zerbitzatu baino 15 minutu lehenago.