Arrautza hautsiak onddoekin eta foiearekin

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

ARRAUTZA HAUTSIAK ONDDOEKIN ETA FOIEAREKIN

OSAGAIAK (lau lagunentzako):
  •  2 patata
  • 100 gramo onddo
  • baserriko 4 arrautza
  • foie freskoa, 2 zati (4 xerratan)
  • saltsa egiteko osagaiak: 2 tipula, 4 azenario, 4 porru, olioa, gatza
NOLA EGIN:

Aurrena, tipula, azenarioa eta porrua txiki-txiki egin, eta oliotan ondo sueztitu. Kolorea hartzen utzi, saltsarako da eta. Barazkiak zeharo gorrituta ditugunean, dena irabiatu eta saltsa hori berriro egosi, saltsak gorputz eta kolore egokia har dezan. Ondoren, patatak zuritu eta okin eran egin. Horiek plateraren azpialdean jarriko ditugu. Patatak egiten diren bitartean, onddoak hartu, zatikatu eta tipularekin batera dena goxatuko dugu. Eginak ditugunean, aurretik egindako saltsarekin nahastu. Hori pataten gainean joango da. Ondoren, baserriko arrautzak oliotan frijitu eta onddoekin dugun saltsaren gainean jarri. Amaitzeko, foiea hartu, xerra fin samar bat ebaki, eta olio tantatxo batekin frijitu egingo dugu. Urre kolorea hartzen duenean, gatz pitin bat bota, eta arrautzaren gainean jarriko dugu.
Gomendioa: jateko unean, dena nahastu.