Arrain zopa

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

ARRAIN ZOPA

OSAGAIAK (lau lagunentzat):
  • litro erdi arrain salda (legatz buru batekin egindakoa)
  • tipula
  • porrua
  • azenarioa
  • piper berdea
  • tomate heldua
  • bost koilarakada tomate saltsa
  • bi baratxuri ale
  • sei koilarakada oliba olio
  • 25 gramo arroz
  • kopa erdi brandy edota cognac
  • gatza
  • 16 bat txirla
  • 100 gramo legatz (takotxotan)
  • 12 ganba ondo zurituta

 

NOLA EGIN:

Legatz buru batekin arrain salda egingo dugu lapiko batean. Horretarako, lapikoan legatz burua jarri eta bi litro urekin estaliko dugu, gatz apur bat eta oliba olio txorrotada bat gaineratuta. Jarraian, sutan jarri lapikoa, 45 minutuz irakiteko (ez gehiago). Amaitutakoan, salda iragazi. Arrain salda egiten den bitartean, arrain zoparako mamia prestatzen hasiko gara beste lapiko batean. Barazkiak txiki- txiki egin (baratxuria, tipula, porrua, azenarioa, piper berdea eta tomate heldua takotxotan). Ondoren, oliba olioa jarriko dugu lapikoan, su motelean, eta barazkiak banan-banan botako ditugu hara; lehenengo baratxuria, jarraian tipula, gero piper berdea, azenarioa, porrua, eta, azkenik, tomatea.

Barazkiak su motelean ondo sueztitu direnean, brandy edota cognac kopa erdi bat gaineratu, eta, kontu handiz, sua eman (flanbleatu). Sua bera bakarrik itzaltzen denean, tomate salda gaineratu, eta jarraian hasieran egindako arrain salda. Guztia irakiten hastean, arroza gaineratu eta ordu erdiz irakiten utziko dugu, arroza egosi arte (arrozak arrain zopa sendotuko du).

Denbora hori pasatu ondoren, dena ondo irabiatu irabiagailu elektrikoan, eta jarraian txino batetik pasatu, fin-fina gera dadin.

Amaitzeko, berriz irakiten ipini zopa guztia, geratzen diren legatz, almeja eta ganbekin batera, gehienez bost minutuz. Hori eginda, prest duzu arrain zopa.