Etxeko mazapanak

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

ETXEKO MAZAPANAK

 
OSAGAIAK:
  • almendra gordin xehetua, 250 gramo
  • glas azukrea, 250 gramo
  • arrautza zuringo bat
  • arrautza gorringo bat
  • almibarra: ura eta azukrea
NOLA EGIN:

Aurrena, almendra eta azukrea ondo nahastu. Arrautza zuringoa aurreko nahasketari gehitu, eta ondo nahastu. Ondoren, nahi ditugun formako figuratxoak egin. Gero, pintzel baten laguntzarekin irabiatutako arrautza gorringoaz banan-banan margotu. Ondo berotutako labean sartu 2-3 minutuz. Ur pittin bat eta azukrea irakiten jarrita, almibarra egin. Bukatzeko, mazapan bakoitza almibarrarekin busti distira emateko.