Errezil sagar eta fruitu lehorren konpota

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 09:00

ERREZIL SAGAR ETA FRUITU LEHORREN KONPOTA


OSAGAIAK:
  • 4 errezil sagar
  • 50 gramo aranpasa
  • 50 gramo mahaspasa
  • 50 gramo pikupasa
  • 50 gramo orejoi
  • dezilitro bat ardo beltz
NOLA EGIN:

Txikitu fruitu lehor guztiak dado baten neurrira. Zuritu sagarrak, eta moztu horiek ere dadotan. Ondoren, ipini ardoa irakiten kazola batean, eta jarri fruituak egosten ordu erdiz; egosten direnean, gehitu sagar zatiak, eta utzi egosten 10 minutuz.