Eduki babestua

Urdaira, urtarrilaren 13tik aurrera zabalik

Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 09:19

Bezero guztiei gonbita luzatzen dizuegu uzta berria eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzera etor zaitezten. Bestelako jakiak ere baditugu gure eskaintzan. Etorri eta gozatu!

Gure sagardotegiak urtarrilaren 13an irekiko ditu ateak maiatza hasierara bitarte, eta bezero guztiei gonbita luzatzen dizuegu uzta berria eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzera etor zaitezten.

Urdaira Sagardotegian oso leial eusten diegu tradizioei, baina etengabe geure burua berritzen saiatzen gara, gure etxeko zerbitzua ahalik eta onena izan dadin.

Horren ondorioz, bezeroak hala eskatzen duenean, bestelako jakiak ere gehitzen ditugu gure eskaintzan. Hala, gure bezeroek, txahal saiheskia jan dezakete, esate baterako, aldez aurretik eskaerarik egin gabe.

Aldez aurretik eskatuta, berriz, txangurrua edo bakailaoa eskaintzen dugu, saltsan zein patatekin. Haurrentzat ere, noski, badugu plater berezirik: txorizo tortilla, urdaiazpiko kroketak, txuleta meheak eta izozkiak.

Eta, guztiaren lagungarri, txotx eran dastatutako sagardoa, hitz magikoaren erritmoan tradizioaren funtsari eusteko helburuarekin: TXOOOTX!