23. Korrika

Martxoaren 19 gauean sartuko da Korrika eskualdean, Oriotik barna

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 11a, 12:00

Gauerdia baino minutu batzuk lehenago hartuko dute lekukoa oriotarrek usurbildarren eskutik, eta jarraian eskualdean barna egingo du: Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko ditu, hurrenkera horretan. AEK-k gaur aurkeztu du ibilbidea.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta Baionan amaitu. Tartean, Urola Kostako herri askotatik pasatuko da, eta AEK-k gaur bertan jakinarazi du ibilbide zehatza. Eskualdera martxoaren 19an, asteartearekin, iritsiko da, martxaren bosgarren egunean. Usurbildik barna iritsiko dira euskararen aldeko korrikalariak Oriora, eta N-634 errepideko 8. kilometroan, Mapil baserriaren aurrean, hartuko dute lekukoa horiek. Gauerdia baino minutu batzuk lehenago izango da, 23:57an. Herri barruan bueltatxoa egin, eta zarauztarrek ia ordubete geroago, 00:43an, hartuko dute aurreneko lekukoa, eta getariarrei 01:42n emango diete, aurrez herrian hogeita bat lekuko aldaketa eginda.

Getariarrek zumaiarrei 02:03an emango diete lekukoa, eta horiek aizarnazabaldarrei, 03:25 aldean. Handik Zestoara iritsiko da Korrika, Iraetara, 03:50 aldera, eta Azpeitira jarraituko du euskararen aldeko martxak; azpeitiarrek 04:40an jasoko dute, eta azkoitiarrei emango diete 05:26 aldera. Eskualdetik ordubete geroago aterako da 23. Korrika, Bergararantz.

AEK-k jakinarazi du otsailaren 1ean zabalduko duela kilometroak erosteko epea, eta azpimarratu du Korrikaren App-an hainbat berrikuntza egin dituztela. Batetik atal berriak izango ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren barruan eramateko aukera eskaintzen du, sakelakoan bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak eta irabazleak erakusten dira bertan. Ibilbideari lotuta, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika aurrerapenez ala atzerapenez datorren.

Honakoa da Korrikak Urola Kostan prestatu duen ibilbide zehatza:

ORIO

  • 23:57. N-634, 8. kilometroa. Mapil baserri aurrea.
  • 00:02. N-634, 9. kilometroa. Noraia Nautika baino lehen, bi autobus geltokien artean.
  • 00:07. N-634, 9.-10. kilometroa, bus geltokia baino lehen.
  • 00:12. N-634, 10. kilometroa, etxearen parean.
  • 00:16. N-634, 11. kilometroa, Maria Errota baserri parean.
  • 00:21. N-634, 12. kilometroa, Anibarko Portuaren sarreran.
  • 00:26. Aita Lertxundi, 36.
  • 00:31. Arrantzale kalea, 37.
  • 00:36. N-634, 13. kilometroa, Aita Lertxundi 42.
  • 00:40. N-634, 14. kilometroa, aldapan.

ZARAUTZ

  • 00:43. N-634, 14. kilometroa, herradura bihurgunea pasatu ondoren.
  • 00:45. N-634, 15. kilometroa, etxearen parean (stop seinalea).
  • 00:48. N-634, 15. kilometroa, baratzeetan sartzeko sarreran.
  • 00:51. N-634, 16. kilometroa, autobide zubi aurreko bidegurutzean.
  • 00:53. N-634, 16. kilometroa, o roigarri plakan (zubia pasatuta).
  • 00: 56. N-634, 17. kilometroa, Etxe handian (17. kilometroaren kartela).
  • 00:59. N-634, 17. kilometroa, Villa Izarra zegoen tokian (etxe berrietan).
  • 01:01. Nafarroa kalea, 54.
  • 01:04. Nafarroa kalea, 32.
  • 01:06. N-634, 18. kilometroa, Nafarroa, 11.
  • 01:09. Kale Nagusia, 5.
  • 01:12. Kale Nagusia-Gipuzkoa kalea, 26.
  • 01:14. Zelai Azpibidea Aldea, 1.
  • 01:17. Itaisoro kalea, 20.
  • 01:20. Zuberoa kalea, 2.
  • 01:22. Urdaneta kalea, 4.
  • 01:25. Bizkaia kalea, 7.
  • 01:27. N-634, 19. kilometroa, Ur Bare hotelera iritsi baino lehen.
  • 01:30. N-634, 19. kilometroa, Miradore 1.
  • 01:33. N-634, 20. kilometroa, Miradore 2 pasatu eta gero (bigarren tunela).
  • 01:35. N-634, 20. kilometroa, aparkalekua pasatu ondoren (Karramarro bihurgunearen aurretik).

GETARIA

  • 01:38. N-634, 20. kilometroa, 21. kilometroaren kartelean (Olatu miradorea baino lehen).
  • 01:42. N-634, 21. kilometroa, tunela pasatu eta gero (Malkorbe kalea).
  • 01:46. N-634, 22. kilometroa, Malkorbe kalea/Villa Unceta-Getaria pasatuta.
  • 01:49. Arnao kalea, 11.
  • 01:52. N-634, 23. kilometroa, Getariako herri irteera kartela.
  • 01:55. N-634, 23. kilometroa, Askizura igotzeko bidegurutze parean.
  • 02:00. N-634, 24. kilometroa, tunela pasatu eta gero, norabide aldaketa kartelean.

ZUMAIA

  • 02:03. N-634, 25. kilometroa, 25. kilometroaren kartela (luizi seinalea).
  • 02:08. N-634, 25. kilometroa, 25. kilometroaren kartela (luizi seinalea).
  • 02:13. N-634, 25. kilometroaren bukaeran (aurreratzea baimentzen duen seinalean).
  • 02:17. N-634, 27. kilometroa, 1. parkingaren amaieran.
  • 02:21. N-634, 28. kilometroa, zubi erdian (28. kilometroaren kartelaren parean).
  • 02:25. Txomin Agirre kalea, 1.
  • 02:28. Bidasoa kalea, 23.
  • 02:32. Axular ibiltokia, 2.
  • 02:36. Axular ibiltokia, 24.
  • 02:40. GI-3760 errepidea, 0,37. kilometroa (Txikierdi auzoa).
  • 02:44. GI-3760 errepidea, 1. kilometroa, Bedua barreiatua/Bedua jatetxea.
  • 02:48. GI-3760 errepidea, 2. kilometroa.
  • 02:52. GI-3760 errepidea, 2,5. kilometroa.
  • 02:57. GI-3760 errepidea, 3. kilometroa.
  • 03:01. GI-3760 errepidea, 3,5. kilometroa.

Aizarnazabalerako bidean:

  • 03:05. Oikia auzoa, 54.
  • 03:10. GI-2633, Etxabe.
  • 03:14. GI-2633, Etxezarreta industrialdea.
  • 03:19. GI-2633, 14.
  • 03:25. GI-2633, Aizarnazabal.
  • 03:35. GI-2633, Aizarnazabal.

Zestoarako bidean:

  • 03:40. Meagako errepidea, 10.
  • 03:44. GI-2633, Aizarnazabal.
  • 03:50. GI-2633, Iraeta.
  • 03:55. GI-631 Zestoako harrobia.

ZESTOA

  • 03:59. Toribio Altzaga kalea.
  • 04:02. Erdikalea, 6.
  • 04:04. GI-631, Gurutze kalea.
  • 04:07. GI-631, Arozena hotela.
  • 04:11. GI-631, Bainuetxea.
  • 04:18. Gallegi area, 1.
  • 04:23. GI-631.
  • 04:29. GI-631, 18.
  • 04:33. GI-631, 19.

Azpeitirako bidean:

  • 04:38. Izarraitz auzoa, 511
  • 04:45. GI-631, 22.
  • 04:48. Izarraitz auzoa, 24.

AZPEITIA

  • 04:50. GI-631, 26.
  • 04:53. Magdalena auzoa, 1.
  • 04:56. Eliz kalea.
  • 04:58. Perez Arregi plaza.
  • 04:59. Foru pasealeku ibilbidea, 18.
  • 05:01. Foru pasealeku ibilbidea, 14.
  • 05:03. Jose Artetxe, 7.
  • 05:05. Loiolako Inazio Hiribidea, 9.
  • 05:06. GI-2634, 23.
  • 05:08. Euskal Herria kalea, 33.
  • 05:10. Salbe auzoa, 6.
  • 05:13. Loiolako Inazio Hiribidea, 79.
  • 05:16. GI-631, 21.
  • 05:20. GI-631, 19.
  • 05:22. GI-2634, Munategi.

AZKOITIA

  • 05:26. GI-2634, Azkoitiko kartelaren parean.
  • 05:29. GI-2634, Super BM.
  • 05:31. Julio Urkixo hiribidea, 40.
  • 05:32. Julio Urkixo hiribidea, 20.
  • 05:35. Kale Nagusia, 95.
  • 05:36. Kale Nagusia, 59.
  • 05:38. Kale Nagusia, 17.
  • 05:40. Altzibar Hiribidea, 6.
  • 05:42. Altzibar Hiribidea, 23.
  • 05:45. Zumarraga errepidea, 45.
  • 05:50. GI-3750, Elosuko bidegurutzea.
  • 05:55. GI-3750, Euzkitzeko bidegurutzea.
  • 05:59. GI-3750, Zabaletabidekoa bidegurutzea.
  • 06:04. GI-3750, Txabolatxoa.
  • 06:10. GI-3750, Korteta baserria.
  • 06:14. GI-3750, Etxostako bidegurutzea.
  • 06:21. GI-3750, Otolarrerako bidegurutzea.
  • 06:26. GI-3750, Añadegirako bidegurutzea.
  • 06:32. GI-3750, Kortarako bidegurutzea.