Inauteriak 2024

Parranda maskaratua

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 9a, 13:18

Artxiboko irudian, haur batzuk mozorrotuta Azpeitian.

Irudimenari bide eman eta mozorrorik bitxienak soinean jantzita, inauteriez gozatzeko egunak iritsi dira eskualdera. Ikusi hemen egitaraua herriz herri.

Iritsi dira irudimenari hegan egiten uzteko egunak: inauteriak. Gaur hasi eta asteburu osoan zehar, herriz herri mozorro festak izango dira nagusi, bereziki Azpeitian. Han asteartera arte ez dute giro izango.

Hauek dira eskualdean prestatu dituzten ekitaldiak:

Aia

Gaur, ostirala:

  • 14:50. Eskolako haurren kalejira eta jaialdia, dema plazan.
  • Jarraian. Txokolate jana, guraso elkartearen eskutik. Musika eta karaokea izango dira.
  • 19:00. Pintxo-pote mozorrotua, Zumai txarangarekin.

Aizarnazabal

Gaur, ostirala:

  • 16:30. Haurrentzat askaria Alaitsu musika eta dantza eskolak antolatuta.
  • 17:30. Kalejira herrian zehar Alaitsu eskolakoekin.
  • Jarraian, Alaitsu musika eta dantza eskolakoen emanaldia.
  • 19:00. Poteoa eta photocall-a, Adiskide gaztetxean.
  • 23:00. Fury DJa.

Azkoitia

Gaur, ostirala:

  • 15:45. Eskoletako umeen kalejira (bertan behera gelditu da, eta ikastetxe barruan izango da).
  • 17:00. Umeentzako dantzaldia Oihan Vegarekin, Gurea pilotalekuan. 
  • 21:30-23:30. Elkargunean gazteentzat disko festa Xabi Fest DJarekin. Mozorro lehiaketa eta sari banaketa ere izango dira. 

Bihar, larunbata:

  • 12:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira. 
  • 12:30. Azkoitiko Udal Musika Bandaren eta Bizkargi musika eskolako ikasleen kalejira.
  • 13:00 eta 17:00. Tximeletak txarangaren kalejira.
  • 18:00-21:00. Sukar taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 21:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, herriko plazan.
  • 22:00-01:00. Sexu-bizi gune morea.
  • 22:30-00:00. Sukar taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 23:00-02:00. Drogen kontsumoa prebenitzeko zerbitzua.

Azpeitia

Gaur, ostirala:

  • 18:00. Euskal inauterien jaialdia egingo dute Ikasberri ikastolako kideek, San Martin egoitzaren paretik plazara.

Etzi, igandea:

  • 09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana. 
  • 11:30. Musika Bandaren, Banda Gaztearen eta Antxieta musika eskolako txilibiteroen diana.
  • 11:15. Arrasateko gaiteroak.
  • 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
  • Egun osoan, XLIV. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Saria, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.
  • 12:30. Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistulariekin eta Incansables txarangarekin.
  • 16:15. Zezenaren irteera girotuko dute Arrasateko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek.
  • Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du. 
  • 16:30-20:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak. 
  • 17:00. Zientzialariak antzezlana, Azoka Plazan.
  • 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. 
  • 19:30. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
  • 20:00. Rockalean elektrotxaranga, herriko kaleetan.

Otsailak 12, astelehena. Astelehen Karnabala:

  • 12:00. Banda Gaztea eta Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira. 
  • 12:30. Erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gazteak, txilibiteroek eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleek girotuko dute.
  • Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia Dantza Saltsa taldearekin; gozokiak banatuko dituzte. 
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute.
  • Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du. 
  • 16:30-20:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene. 
  • 18:30. Dunbots txaranga. 
  • 19:30. Musika Bandaren kalejira. 
  • 20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera. 
  • 20:00. Davila DJa eta Oihan Vega DJa, plazan. Itsasiko ttuntturroak kalerik kale. 
  • 23:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, plazan.

Otsailak 13, asteartea. Astearte Karnabala:

  • 00:30. Los Pasai txaranga.
  • Gero, Itsasiko ttuntturroak.
  • 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
  • 06:15. Udal Musika Bandaren goiz eresia. 
  • 07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
  • 12:00. Banda Gaztearen kalejira. 
  • 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du.
  • 16:30-20:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
  • 17:30. Ihauteriak bizi ikuskizuna, Sanagustin kulturgunean.
  • 18:00. Irulitxa txaranga.
  • 20:00. 2024ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangarekin.

Beizama

Bihar, larunbata:

  • 20:00. Herritarrak mozorrotu eta afaltzeko elkartuko dira, Beizamako ostatuan.
  • Ondoren, musika dantzagarria.

Errezil

Gaur, ostirala:

  • 17:00. Jolasak, Dantzalekuan eta Zimitorioan.
  • 19:00. Pintxo-potea, Akerran, Borondegin eta Erniopen. 
  • 22:00. Mozorro onenak jantzi dituztenei sariak banatuko dizkiete.

Getaria

Bihar, larunbata:

  • 12:00-14:00. Sugarri txarangarekin kalejira.
  • 16:30. Mozorro festa herriko plazan, Arimak musikaz girotuta.
  • 19:00. Inauterietako kartel eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa, baita banakako eta taldekako karnabaleroena ere.
  • Ondoren, Sugarri txaranga.

Orio

Bihar, larunbata:

  • 12:00. Burrunba elektrotxaranga, herriko plazatik hasita. 
  • 14:00. Herri bazkaria, frontoian.
  • 17:00. Herriko txaranga kalez kale ibiliko da, frontoitik hasita.

Zarautz

Gaur, ostirala:

  • 18:45. Musika Eskolatik hasita, Galtxagorrien jaitsiera, Jalgi dantza taldearekin, Zarautz Trik taldearekin, Goizeko Ihintza txistulariekin eta Zarakatun batukadarekin.

Bihar, larunbata:

  • 12:00. Koxme baleak txupina botako du Modelo aretoko balkoitik, Mauxitxa txarangak girotuta.
  • 12:30. Mozorro lehiaketako parte hartzaileen kalejira, Musika Plazan. Aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan.
  • 13:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, Musika Plazan. 
  • 14:30. Dandak antolatutako bazkaria, Hiruputzu gaztetxean.
  • Ondoren, bingo musikatua eta mozorro lehiaketa. 
  • 17:00. Topaketa Gaztelekuan: merendola, eta, ondoren, konpartsa ikustera.
  • 17:30. Inauterietako VII. Konpartsa, Alde Zaharrean: Aerobik. Euria egingo balu, igandean, 13:00etan.
  • 18:30ean abiatuta, Hiruputzutik Plaza Gorrira poteo musikatua, Dandak antolatuta. 
  • 19:30. Dantzaldia Lehian erromeria taldearekin, Musika Plazan. 
  • 21:00. Disko festa, Zinema pilotalekuan: Davila eta Javi DJak.

Etzi, igandea:

  • 12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoiekin, buruhandiekin eta Ustekabe txarangarekin.
  • 17:00. Kiki, Koko eta Moko pailazoen Zirku bizi bizia ikuskizuna haurrentzat, Musika Plazan.
  • 18:00. Disko festa nerabeentzat Xaiborrekin, Lege Zaharren Enparantzan.

Zestoa

Gaur, ostirala:

  • 15:00. Mozorrotuta kalejira, Arroabean.
  • Ondoren, dantzak eta herri kirolak, eskolan. Eguraldi txarrarekin, frontoian.
  • Amaieran, askaria.
  • 18:00. Mozorro festa, udaletxeko arkupeetan, Ekain guraso elkarteak antolatuta.

Bihar, larunbata:

  • 12:30-14:00. Zestoako Batukada.
  • 17:30. Umeen desfilerako izen ematea, udaletxeko arkupeetan. 
  • 18:00. Umeen mozorro desfilea, udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta.
  • 19:30 eta 22:30. La Fulana DJa.

Zumaia

Gaur, ostirala:

  • Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa.
  • 17:30. Kuba inauterietako kalejira, musika eskolaren eta ZUMBen eskutik, Ubillosetik hasita.

Bihar, larunbata:

  • 12:00. Dantza kalejira Astindu taldearekin, Beheko Plazatik. 
  • 12:15. Familian Zumai txarangaren Salto eta dantza! kalejira. 
  • 17:00. Inauterietako mozorro festa, Beheko Plazan.
  • 18:00. Haurren mozorro lehiaketa, Beheko Plazan. 
  • 18:30. Zumai txaranga.
  • 18:30. Argazki txokoa, Oxforden.
  • 20:00. Karter, Hoben eta Occhi di Farfalle taldeen kontzertua, Amaiako plazan.
  • 22:00. Diskoteka Kofradian.

Etzi, igandea:

  • 12:00. Beti Jai fanfarrea. 
  • 18:00. El arca de Noe filma.

Otsailak 12, astelehena:

  • 15:00 eta 17:30. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna, Zumaienan.