Martxoaren 8ko lehen aldarriak, ikastetxeetan eta plazetan

Maialen Etxaniz 2024ko mar. 8a, 13:34

Ikasleak izan dira Martxoaren 8ko aldarriak zabaltzen aurrenak. Urola Kostako ikastetxeetan berdintasunaren aldeko mezuz jantzi dituzte ikasgelak eta eskoletako hormak. Ikasle Abertzaleek tailerrak eta protestak egin dituzte. Emakumeen Etxeetako kideek, berriz, josten eta mural margotzen hasi dute eguna. Arratsaldean egingo dituzte mobilizazio nagusiak. 

Eskualdeko herri guztietan aldarrikatuko dute gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Izan ere, herri guztietan deitu dituzte gaur arratsalde-iluntze parterako elkarretaratzeak edo manifestazioak. Dena den, eguneko lehen orduetan ere izan da aldarrirako tartea, eta ikasleak izan dira berdintasunaren mezuak zabaltzeaz arduratu diren aurrenak.

Ikastetxeetan, esaterako, askotariko muralak egin dituzte Urola Kostako ikasleek, emakumeen eta berdintasunaren aldeko mezuekin. Errezilen, Gure lorak printzesa eta printzeak kanta landu dute, eta horma irudia egin dute eskolan.Ikastetxeetan ez ezik, kalera ere irten dira ikasleak. Azkoitian, esaterako, herriko ikasleen aldarrikapena egin dute udaletxe aurrean, eta adineko jendea ere animatu da plazara. Zarautzen, berriz, Emakumeen Etxearen aurrean elkartu dira eta elkarrekin ehuntzen aritu dira. Ikasle Abertzaleek, haien aldetik, tailerrak eta elkarretaratzeak egin dituzte, ikastetxeetan zein plazetan. 

Ikusi Martxoaren 8ko goizak utzi dituen irudiak, herriz herri:

Arratsaldean jarraituko dute aldarrirako hitzorduek. Horien inguruko informazio guztia, hemen