Goikoetxea VI.a zestoarra eta Gurrutxaga aizarnazabaldarra aurrez aurre izango dira Berria Erremonte Txapelketako finalean

Intza Trula 2024ko api. 18a, 10:00
Berria Erremonte Txapelketako finalerako pilota aukeraketa. (EITB)

Orain arteko lau partidak irabazi dituzte Jabalerak eta Goikoetxea VI.ak eta Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak osatutako bikoteek, eta orain, elkarren aurka indarrak neurtuko dituzte final handian. Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan jokatuko dute, larunbatean.

Goikoetxea VI.a zestoarra eta Gurrutxaga aizarnazabaldarra aurrez aurre izango dira etzi, Berria Erremonte Txapelketako final handian. Goikoetxea VI.ak Jabalera izan du bikote txapelketan; Gurrutxagak, berriz, Aiestaran VI.arekin osatu du bikoa. Azken jardunaldira iristeko jokatu dituzten lau partidak irabazi dituzte bi bikoteek, eta larunbat honetan elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan.

Final handia bertatik bertara ikusteko aukerarik ez dutenek ETBn ikusi ahal izango dute zuzenean, 15:10etik aurrera.