Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa iritsi da amaierara, eta igandean jokatuko dituzte gomazko paletako banakako finalak. Partidak 10:30ean hasiko dira Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, eta bi norgehiagoka egongo dira: lehenengo mailako finala, eta bigarren mailakoa.
Bigarren mailako finalean Orioko Ospele pilota elkarteko Lizaso lehiatuko da Beotibarko Goitiaren kontra. Lehenengo mailako partidan, berriz, Beotibarko Arregi eta Gaztelekuko Loidi ariko dira nor baino nor.