Nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoak egingo dituzte egunotan eskualdeko herrietan

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 6a, 12:39

Nekazaritza ibilgailu bat.

Asteartean Orion eta Aian, asteazkenean Zarautzen eta Aizarnazabalen, ostegunean Getarian, eta ostiralean Azkoitian eta Errezilen egongo dira zerbitzua ematen duten unitate ibiltariak. Azpeitian, berriz, datorren astean egongo dira, hilaren 16an.

Nekazaritza ibilgailuei azterketa teknikoak egiten dizkieten unitate ibiltariak Urola Kostako herrietan ibiliko dira aste honetan eta datorrenean. Bihartik datorren ostiralera bitartean –hilaren 7tik 10era– zazpi herritako ibilgailu jabeei emango diete zerbitzua; datorren asteko ostegunean, berriz, hilaren 16an, Azpeitian egingo dituzte azterketa teknikoak.

Hau da, zehazki, nekazal erabilerarako ibilgailuen azterketa teknikoen datozen egunetako egutegia, herriak, tokiak eta orduak zehaztuta:

Bihar, asteartea

  • Orion, Arraunetxen, 09:00etatik aurrera.
  • Aian, Eroskiko aparkalekuan, 13:00etatik aurrera.

Etzi, asteazkena

  • Zarautzen, Abendañon, 09:00etatik aurrera.
  • Aizarnazabalen, plazan, 13:00etatik aurrera.

Osteguna, maiatzak 9

  • Getarian, Viveros San Antonen, 09:00etatik aurrera.

Ostirala, maiatzak 10

  • Azkoitian, Ugarte industrialdean, 09:00etatik aurrera.
  • Errezilen, Letea jatetxeko aparkalekuan, 13:00etatik aurrera.

Maiatzaren 16an, osteguna

  • Azpeitian:
    • Loiolako tren geltoki zaharrean, 09:00etatik aurrera.

Traktoreei eta abarrei azterketa teknikoa egitea nahi duten ibilgailu jabeek zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.