Maiatza, festarik festa

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 8a, 10:00

Txistulariak Meagan, joan den urteko San Isidro egunean. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Meagan, Aratzerrekan, Madariagan eta Arroabean San Isidroren omenezkoek eta Endoian asentzioek hartuko dute txanda datozen egunetan Santa Kutz jaiekin urratutako bidean.

Loraila ez ezik, festaila ere bada maiatza eskualdean. Aurreko astean Zestoan, Ibañarrietan eta Azkoitiko Santa Kutzen santakutzak ospatu bazituzten, datozen egunetan sanisidroak eta asentzioak ospatzeko tartea hartuko dute hainbat txokotan.

Sanisidroak izango dira ugarienak, baina asentzioak goiztiarrenak, bihar hasiko baitira aurtengo festak ospatzen Endoian. Gauez eta mahaiaren bueltan egingo dute festa lehen hiru egunetan, eta egun osoko festa izango dute igandean; trikiti doinuak eta erromeria, berriz, egunero izango dituzte.

Lau aukeran

Sanisidroak ospatu nahi dituenak toki, egun eta festa molde aukera zabala izango du.

Meagan egingo dituzte festa luzeenak, etzitik igandera. Aratzerrekan ere zaindariaren eguna baino lehen ospatuko dute aurtengoa, datorren zapatuan. Madariagan, aldiz, maiatzaren 15ean bertan izango dute jai egun bakarra. Eta Arroabean, azkenik, hurrengo asteburuan izango dituzte ospakizunak.

Sanisidroen egitarauak

Meaga (Getaria)

Etzi, ostirala

  • 21:00.Txupinazoa eta ikurrin igoera.
  • 22:00. Mus txapelketa azkarra (izen ematea: 21:30-22:00).

Maiatzaren 11, larunbata

  • 17:00. Haur jolasak.
  • Ondoren, txokolate jana.
  • 21:00. Trikiti afaria, Julenekin eta Manexekin.
  • Ondoren, musika, elkartean.

Maiatzaren 12a, igandea

  • 11:00. Elizkizuna.
  • 12:00. Patata tortilla lehiaketa. Baldintzak: parte hartzailea elkartekoa edo getariarra izatea, etxetik ekarritako tortillak 12:00etatik 12:30era aurkeztea, eta tortillak derrigorrez sei arrautza eta patatak izatea.
  • Ondoren, sagardo dastaketa txerriki errearekin, Gure Txeru dantza taldearen laguntzaz.

Maiatzaren 15a, asteazkena. San Isidro eguna

  • 10:00. Gazte Alaiak txistularien diana eta jarraipena.
  • 11:00. Meza eta prozesioa.
  • Ondoren, txakolin dastaketa txerriki errearekin, elkarte inguruan.
  • 14:30. Auzoko adinduen bazkaria, Azkue hotelean. Izena emateko: 609 963 641 (Ioseba) eta 662 073 218 (Idoia).
  • 22:00. Izerrekin eta Alabierrekin erromeria, elkartean.
Aratzerreka (Azpeitia)

Maiatzaren 11, larunbata

  • 10:30.Txupinazoa eta atxurraren igoera.
  • 11:00. Pilota partidak.
  • 12:30. Hamaiketakoa.
  • 13:30. Meza nagusia.
  • 16:00. Altxorraren bila aitzurrarekin soroan, eta jarraian, ume jolasak frontoian.
  • 17:30. Iago magoa.
  • 18:00. Merienda.
  • 21:00. Auzo afaria, trikitilariekin.
  • Goizaldera, atxurraren jaitsiera, festak agurtzeko.
Madariaga (Azkoitia)

Maiatzaren 15a, asteazkena. San Isidro eguna

  • 11:00.Prozesioa eta meza.
  • 12:30. Luntxa. Oharra: Azkoitiko Udalak autobusak jarriko ditu San Isidro egunerako. Joanekoak 10:00etan eta 10:30ean irtengo dira Julio Urkixo kaleko geralekutik, eta itzulerakoak 13:00etan eta 13:30ean, Madariagatik.
Arroabea (Zestoa)

Maiatzaren 17a, ostirala

  • 22:00. Mus txapelketa, Ederki elkartean. Izen ematea: 21:00.

Maiatzaren 18a, larunbata

  • 18:00. Umeentzako eta gurasoentzako herri kirol parte hartzaileak.
  • Ondoren, buruhandiak irtengo dira.
  • 19:30. Kantu poteoa.
  • 21:00. Herri afaria, Zentroan. Txartelak salgai Txaran eta Txomin tabernan.
  • Afalostean, musika eta dantza, Zirkin DJarekin.

Asentzioak (Endoia)

Gaztendoia auzo elkarteak Itziarko Auzo Udalaren eta Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatu du lau eguneko egitaraua.

Bihar, osteguna. Asentzio Eguna

  • 19:30.Txupinazoa.
  • 20:00. Meza.
  • Ondoren, auzo afaria eta erromeria, Ane Urbieta eta Maialen Larrañaga trikitilariekin.

Etzi, ostirala

  • 19:00. Auzo poteoa.
  • 20:30. Bertso afaria, Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariekin. Ondoren, erromeria, Manex Unanue eta Julen Rueda trikitilariekin.

Maiatzaren 11, larunbata

  • 17:00. Umeentzako jolasak eta gozokiak.
  • 20:30. Lagunarteko afaria, Guillermo txiste kontalariarekin.
  • Ondoren, Ane Unanue eta Maialen Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Maiatzaren 12a, igandea

  • 11:00. Meza.
  • Ondoren, Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldia.
  • 14:00. Auzo bazkaria.
  • 17:30. Herri kirol erakustaldia. Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza ariko dira aizkoran; eta Burni eta Karmele Gisasola Zelai III.a, berriz, harri jasotzen.
  • Egun guztian zehar, Antsorregi eta Larrañaga trikitilariek girotuko dute festa.