2023ko udal eta foru hauteskundeak

Zarauzko PSE-EEk hautes zerrenda osoa aurkeztuko du bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 2a, 13:35

Ezkerretik eskuinera, Aritz Landaburu, Arantza Zubizarreta, Gloria Vazquez, Inaxio Illarramendi eta Carmen Fernandez. (Juan Luis Romatet)

Arrosategi parkean egingo dute ekitaldia, 19:00etan hasita, Gloria Vazquez alkategai buru dutela.

Zarauzko PSE-EEk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztuko du bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Arrosategi parkean. Gloria Vazquezek berriz aurkeztuko du bere burua alkategai gisa, eta azpimarratu duenez, zerrendan berarekin bat egin duten pertsonak "prestatuak eta gauzak aldatzeko gogoz" daudela

Oro har, hauteskunde hauetarako gazteria eta esperientzia nahasten dituen zerrenda osatu du Zarauzko alderdi sozialistak. Martxoaren bukaeran lehen bost hautagaiak eman zituen ezagutzera, eta oraingo honetan, aldiz, talde osoaren aurkezpena egingo du.