Eduki babestua

Gabonik berezienak, Murkilen eskutik

Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 10:27

Gabonetako argien piztuera ekitaldiko irudi bat. Murkilek eta Zarauzko Udalak antolatzen dute urtero. (Onintza Lete Arrieta)

Urtero bezala, Zarauzko Merkatari Elkarteak herriko kaleak apaintzen bere alea jarriko du, eta herrian erostea bultzatzeko zozketa antolatu du hilaren 27ra arte. Gainera, Erakusleiho Lehiaketa egingo du beste urte batez.

Zozketak

Abenduaren 1etik 27ra, Murkil dendetako bezeroek txartel bat bete ahal izango dute erosketa egindakoan, eta zozketa batean parte hartu: 500 euroko bi erosketa txartel, 200 euroko beste lau eta 40 errege-opil irabazi ahalko dituzte.

Gabonetako argiak, alfonbrak eta beste apaingarriak

Murkilek, Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako Sailak Zarauzko kaleei giro polita ematen diete Gabonetako argiak kale eta plaza askotan ipiniz. Gainera, nahi duten denden artean alfonbra gorriak banatzen dira haien sarreretan ipin ditzaten.

Horrez gain, denda batzuek Zarauzko Garagunekoek egindako apaingarri bereziak (kortxoz eginak) edukiko dituzte.

Erakusleiho Lehiaketa

Zarauzko Udalak, Turismo Sailaren bitartez eta Murkil Dendari Elkartearen laguntzaz, erakusleiho lehiaketa antolatzen du Gabon giroa sustatzeko. Erakusleihoak urtarrilaren 6ara arte apainduta egongo dira, eta lehenbiziko saridunak oroigarria eta 600 euro jasoko ditu, bigarren saridunak oroigarria eta 300 euro lortuko ditu, eta Facebook-en boto gehien jasotzen dituenak, oroigarria jasoko du.