2023ko udal eta foru hauteskundeak

Hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du ostiralean Zestoako EH Bilduk

Ane Olaizola 2023ko api. 20a, 09:37

2019ko udal bozetarako Zestoako EH Bilduk egin zuen ekitaldiaren une bat.

Maiatzaren 28ko udal bozetarako koalizioak osatu duen taldea aurkeztuko dute bihar, Laranjadi plazan egingo duten ekitaldian. Antolatzaileek adierazi dutenez, musikarekin eta bertsoekin uztartuko dute aurkezpen ekitaldia.

Datorren maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeetarako Zestoako EH Bilduk aurkeztu duen hautes zerrenda aurkeztuko du bihar, ostirala, koalizioak. Taldeak ekitaldi irekia egingo du 19:00etan, Laranjadi plazan, eta datorren agintaldiko hautesleek zein egungo ordezkariek parte hartuko dute saioan. Antolatzaileek adierazi dutenez, musikarekin eta bertsoekin uztartuko dute aurkezpen ekitaldia eta mokadua egiteko aukera izango da gero.