2023ko udal eta foru hauteskundeak

Datorren agintaldirako egitasmoak aurkeztuko ditu Zestoako EH Bilduk Arroabean

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 9a, 11:49

Zestoako EH Bilduk apirilaren 22an hautes zerrenda aurkezteko egin zuen ekitaldiaren une bat. (Ihintza Elustondo)

Ostiralean, maiatzaren 12an, izango da udal hauteskundeen atariko ekitaldia, Arroabeko Elkargunean.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeen atariko ekitaldia egingo du Zestoako EH Bilduk ostiral honetan, maiatzaren 12an, Arroabean. Koalizioak datorren udal agintaldirako prestatu dituen egitasmoak aurkeztuko ditu ekitaldi horretan.

Arroabeko Elkargunean jarri dute ostiraleko hitzordua, 18:30ean.