2023ko udal eta foru hauteskundeak

Asteazkenean aurkeztuko du Zestoako EH Bilduk datorren agintaldirako programa politikoa

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 22a, 13:54

Joan zen astean ziren kanpaina barruko aurkezpena egitekoak, baina Orion jazotako hilketa matxista tarteko bertan behera utzi zuten. Asteazkenean Alonderon aurkeztuko dituzte agintaldi berrirako proposamenak, 19:00etan hasita. 

Zestoako EH Bilduk datorren agintaldirako programa aurkeztuko du asteazkenean Alonderoko aretoan, 19:00etan hasita. Izatez, joan zen astean ziren egitekoak programaren aurkezpena, baina Orioko hilketa matxista tarteko bertan behera utzi zuten aurkezpena; izan ere, hilketa salatzeko mobilizazioarekin bat egin zuen koalizioak. Horrenbestez, asteazken honetan, hilaren 24an, aurkeztuko dituzte datozen lau urteetarako proposamenak herritarren aurrean.