2023ko udal eta foru hauteskundeak

Eguerdira bitartean, Urola Kostan jaitsi egin da udal bozetako parte hartze datua

Julene Frantzesena 2023ko mai. 28a, 14:40
Herritar bat botoa ematen gaur Zestoan. (Maialen Etxaniz)

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, eguerdira bitartean jaitsi egin da udal hauteskundeetako parte hartze datua Urola Kostako herrietan. Zestoan eta Azpeitian jaitsi da gehien parte hartzea, eta Beizama da datu hori igo den herri bakarra.

Udal eta foru bozen eguna da gaurkoa, eta nabari da hori Urola Kostan. Izan ere, hainbat herritar izan dira hango eta hemengo hautesmahaietan botoa ematen gaur goizean.

Dena den, Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, oro har, eguerdira bitartean jaitsi egin da udal hauteskundeetako parte hartze datua, bai Urola Kostako herrietan, baita Gipuzkoan ere. Salbuespenak ere badira, ordea: Beizaman, esaterako, igo egin da egurdira arteko parte hartze datua.

Parte hartzea gehien jaitsi den eskualdeko herria, berriz, Zestoa da (7,56 puntu), eta haren atzetik daude Azpeitia (5,17 puntu), Errezil (5,02 puntu), Azkoitia (3,87 puntu) eta Zumaia (3,74 puntu).

Honako hauek dira herriz herri 14:00etara bitartean izan diren parte hartze datuak:

  • Aia: herritarren %38,46k eman dute botoa (1,12 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Aizarnazabal: herritarren %28,4k eman dute botoa (3,55 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Azkoitia: herritarren %36,63k eman dute botoa (3,87 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Azpeitia: herritarren %36,76k eman dute botoa (5,17 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Beizama: herritarren %47,74k eman dute botoa (5,64 puntu igo da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Errezil: herritarren %44,86k eman dute botoa (5,02 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Getaria: herritarren %52,15ek eman dute botoa (0,59 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Orio: herritarren %40,85ek eman dute botoa (0,91 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zarautz: herritarren %39,7k eman dute botoa (2,39 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zestoa: herritarren %34,82k eman dute botoa (7,56 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zumaia: herritarren %38,15ek eman dute botoa (3,74 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)

Gipuzkoan, berriz, herritarren %36,76k eman dute botoa 14:00etara bitartean. Datu hori 2019ko bozetakoa baino 2,69 puntu apalagoa da; izan ere, orduko hartan herritarren %38,45ek eman zuten boza ordu horretarako.

Foru bozetako parte hartze datuak ez dituzte jakinarazi oraindik. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.