2023ko udal eta foru hauteskundeak

Udal bozetako arratsaldera arteko parte hartzeak ere behera egin du eskualdean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 28a, 18:27
Hautesmahai bateko gaur goizeko irudia.

2019ko datuekin alderatuta, ia herri denetan egin du behera parte hartzeak, 18:00etan eman dituzten datuen arabera. Errezilen, Zestoan, Azpeitian, Zumaian eta Azkoitian jaitsi da parte hartzea gehien. Arratsaldeko datuen arabera, Getaria da parte hartze handiena izan den herria.

Espainiako Barne Ministerioak 18:00etan eman ditu udal bozetako eguneko bigarren parte hartze datuak, eta Urola Kostako herri gehienetan eguerdian baino are gehiago jaitsi da parte hartzea, baita Gipuzkoan ere.

Dena den, herri batzuetan gora egin du parte hartzeak azken orduetan: Aian eta Aizarnazabalen, esaterako. Aldiz, parte hartzea gehien jaitsi den eskualdeko herria Errezil da (12,46 puntu), eta haren atzetik daude Zestoa (9,93 puntu), Azpeitia (8,32 puntu), Zumaia (5,74 puntu) eta Azkoitia (5,34 puntu).

Gainera, herritarren erdiak baino gehiagok eman dute botoa dagoeneko eskualdeko herri batzuetan. Arratsaldeko datuen arabera, Getaria da parte hartze handiena izan den herria (herritarrek %64,72k eman dute boza), eta segidan dira Beizama eta Errezil, %58,55ko eta %56,02ko parte hartze datuekin, hurrenez hurren.

Honako hauek dira herriz herri 18:00etara bitartean izan diren parte hartze datuak:

  • Aia: herritarren %53,59k eman dute botoa (0,05 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Aizarnazabal: herritarren %55,75ek eman dute botoa (1,57 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Azkoitia: herritarren %50,4k eman dute botoa (5,34 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Azpeitia: herritarren %47,78k eman dute botoa (8,32 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta).
  • Beizama: herritarren %58,55ek eman dute botoa (5,05 puntu igo da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Errezil: herritarren %56,02k eman dute botoa (12,46 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Getaria: herritarren %64,72k eman dute botoa (3,12 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Orio: herritarren %54,92k eman dute botoa (1,33 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zarautz: herritarren %53,26k eman dute botoa (5,26 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zestoa: herritarren %47,68k eman dute botoa (9,93 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)
  • Zumaia: herritarren %50,45ek eman dute botoa (5,74 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko datuarekin alderatuta)

Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak. Zehazki, herritarren %48,54 joan da udal hauteskundeetan boza ematera, 2019an baino 4,8 puntu gutxiago.

20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta orduan hasiko dute boto kontaketa. Uztarria.eus-ek emaitzen jarraipen berezia eskainiko du ordu horretatik aurrera webgunean.