2023ko udal eta foru hauteskundeak

EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Urola Kostan

Onintza Lete Arrieta 2023ko mai. 29a, 10:33

Koalizioak eskualdeko 11 herrietatik zazpitan irabazi ditu udal hauteskundeak. Bigarren indarra EAJ izan da: hiru herritan gailendu da. Aurrena Beizama Bai plataformak aginduko du, berriz, Beizaman, aurreko agintaldian bezalaxe. 

Eskualdeko mapan aldaketa gutxi utzi ditu udal hauteskunde gauak: EH Bildu nagusitu da eskualdeko 11 herrietatik zazpitan, 2019ko udal hauteskundeetan bezala: bozkatuena izan da Aizarnazabalen, Azpeitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zestoan eta Zumaian. Orion eta Zestoan, gainera, gorakada nabarmena izan du koalizioak.

EAJ ere alderdi bozkatuena izan da gaur egun alkatetzak dituen herrietan, hau da, Aian, Azkoitian eta Zarautzen. Gehiengo absoluturik ez du lortu, ordea, Azkoitian eta Zarautzen, eta oraingoz alkatetzak ez ditu ziurtatuta.

Ikusi eskualdeko informazio guztia hemen.